Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 20:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Edota norbaitek mahastia landatu eta oraindik haren lehen fruituak bildu ez baditu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta lehen fruituak beste norbaitek bil ez ditzan.

7. Edota norbait emakume bati ezkontza-hitza eman eta oraindik harekin ezkondu ez bada, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta emakumearekin beste norbait ezkon ez dadin”.

8. «Ofizialek beste hau ere esango diote gudarosteari: “Beldurrez eta kikildurik dagoena, itzul bedi etxera, borroka-lagunak adoregabe ez ditzan”.

9. «Hitzaldia bukatu ondoren, ofizialek buruzagiak izendatuko dituzte gudari-taldeentzat.

10. «Erasotzeko asmoz hiri batera hurbiltzean, bakea proposatuko diozue lehenbizi.

11. Bake-proposamena onartu eta ateak zabaltzen badizkizuete, zeuentzat lan egitera behartuko dituzue bertako bizilagunak.

12. Baina bake-baldintzak onartu ez eta gerra deklaratzen badizuete, setiatu egingo duzue hiria,

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 20