Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 20:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Gerrara irtetean, etsaiek zaldiak eta guda-gurdiak eta zuena baino gudaroste handiagoa dutela ikusi arren, ez izan beldur, zeuekin izango baituzue Jauna zeuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena.

2. «Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio:

3. “Entzun, israeldarrok! Gaur etsaien aurka borrokatuko zarete. Ez kikildu, ez izan beldur! Ez asaldatu, ez ikaratu etsaien aurrean!

4. Jauna zuen Jainkoa zuekin doa, etsaien aurka borrokatzeko eta garaipena zuei emateko”.

5. «Ondoren, ofizialek hitz egingo diote gudarosteari: “Zuetako norbaitek etxe berria eraiki eta oraindik estreinatu ez badu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta etxea beste norbaitek estreina ez dezan.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 20