Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 2:29-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Seirko Esauren ondorengoek eta Ar eskualdeko moabdarrek utzi diguten bezala, Jordan ibaia igaro arte, Jaunak geure Jainkoak ematen digun lurraldera joateko.

30. «Baina Hexbongo Sihon erregeak ez zigun bere lurraldetik igarotzen utzi. Jaunak gure Jainkoak burugogor eta setatsu bihurtu zuen, bera guri eskura emateko asmoz, gaur ikus daitekeen bezala.

31. Izan ere, Jaunak esan zidan: Oraindanik eskura ematen dizkizut Sihon eta beronen lurraldea. Hasi horretaz jabetzen.

32. «Sihon eta beronen gizonak bidera irten zitzaizkigun Jahtzan, borrokara.

33. Baina Jaunak gure Jainkoak gure esku jarri zuen; Sihon, beronen semeak eta herri osoa garaitu genituen.

34. Hala, bertako hiriez jabetu eta jendea erabat suntsitu genuen: gizon, emakume eta haur, ez genuen utzi inor ere bizirik.

35. Abereak eta konkistatu genituen hirietako ondasunak bakarrik gorde genituen guda-harrapakin gisa.

36. Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta ibarraren ertzean dagoen hiritik Galaaderaino, ez zen izan guretzat eskuraezineko hiririk, denak eman zizkigun eskura Jaunak geure Jainkoak.

37. Amondarren lurraldea bakarrik utzi genuen ukitu gabe: Jabok erreka inguruko eskualdea eta mendialdeko hiriak, hau da, Jaunak geure Jainkoak galarazi zizkigun lekuak.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 2