Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 18:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Apaiz lebitarrek, Lebiren leinuko guztiek, alegia, ez dute beste israeldarrek bezala lursailik izango ondaretzat: Jaunaren ohorez eskainitako opariak eta Jaunari dagokiona izango dituzte mantenu-bide.

2. Lebitarrek, beraz, ez dute beste israeldarrek bezala ondare-zatirik izango, Jauna baitute ondare, berak hitzeman bezala.

3. «Hona herriak oparitzat eskaintzen dituen zekor eta arkumeetatik lebitarrei eskubidez dagokiena: sorbalda, matrailak eta urdaila.

4. Gari, ardo eta olioaren hasikinak eta ardi-mozketako lehen artilea ere beraiei emango zaizkie.

5. Izan ere, leinu guztien artean Lebiren leinukoak aukeratu ditu Jaunak zuen Jainkoak, beraren izenean liturgi zerbitzua betiko bete dezaten.

6. «Israelgo edozein hiritan bizi den lebitarrak, Jaunak beretzat aukeratuko duen lekura joatea erabakitzen badu,

7. Jaunaren bere Jainkoaren ohorez liturgi zerbitzuan jarduteko eskubidea izango du, bertan diharduten senide lebitar guztiek bezalaxe.

8. Haiena bezalako partea hartuko du bere mantenurako, famili ondasunak saltzetik jaso dezakeenaz gain.

9. «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldera iristean, ez jarraitu hango herrien jokabide higuingarriei:

10. ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,

11. ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.

12. Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.

13. «Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 18