Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 12:23-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Baina odola ez duzue inola ere jango, bizi-iturri baita; beraz, haragiarekin ez duzue odolik jango,

24. baizik eta lurrera isuriko duzue, ura bezala.

25. Ez jan, bada, eta zoriontsu izango zarete, bai zeuek, bai ondorengoak, Jaunari ongi iruditzen zaiona egiteagatik.

26. «Jaunarentzat zuen Jainkoarentzat sagaratu beharrekoa eta botoz aginduriko opariak, aldiz, berak aukeratuko duen lekura eramango dituzue.

27. Erre-oparitarako abereak ere hara eramango dituzue eta, haragi eta odol, oso-osorik erreko Jaunaren zeuen Jainkoaren aldarean. Beste sakrifizioetako odola Jaunaren zeuen Jainkoaren aldare gainean isuriko duzue; haragia, berriz, jan egingo.

28. «Onartu eta bete ematen dizkizuedan agindu guztiok, beti zoriontsu izan zaitezten, bai zeuek, bai ondorengoak, Jaunari zeuen Jainkoari on eta zuzen iruditzen zaiona egiteagatik.

29. «Jaunak zuen Jainkoak garbitu egingo ditu kanaandar herriak, eta zuek bota egingo dituzue beren lurraldetik. Herri horien lurraldeaz jabetu eta bertan bizitzen jar zaiteztenean,

30. izan kontu: herri horiek suntsitu ondoren, ez erori idoloen tranpan, haien jokabideari jarraituz; ez jo haien jainkoengana, ez ibili herri haiek beren jainkoak nola zerbitzatu dituzten jakin nahian, zeuek ere gauza bera egiteko.

31. Ez jokatu Jaunarekin zeuen Jainkoarekin, herri haiek bezala; izan ere, Jaunarentzat higuingarri eta gorrotagarri dena egin dute beren jainkoen ohorez, beren seme-alabak jainkoentzat erretzeraino iritsiz.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 12