Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Hauek dira Jaunak zuen arbasoen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean arretaz bete behar dituzuen lege eta erabakiak. Bertan biziko zareten denbora guztirako balioko dute.

2. «Erabat desegingo dituzue beren lurraldetik botako dituzuen herrien kultu-lekuak. Herri horiek mendi-gailur eta muino-tontorretan eta edozein zuhaitz handiren azpian eman ohi diete kultu beren jainkoei.

3. Bota egingo dituzue aldareak, zutarri sakratuak apurtu, zutoinak erre, jainko-irudiak desegin; jainko horien oroitzapena bera ere desagerrarazi egingo duzue leku hartatik.

4. Ez duzue jokatuko herri horiek bezala, Jaunari zeuen Jainkoari kultu ematean;

5. aitzitik, Jaunak zuen Jainkoak, bera bizitzeko eta berari kultu emateko zuen leinuetatik aukeratuko duen lekura joango zarete kultu ematera.

6. Han eskainiko dituzue erre-opariak eta sakrifizioak, lurreko fruituen hamarrenak eta zeuen emaitzak, botoa betetzeko nahiz borondatez eginiko opariak eta abere handi eta txikien lehen-kumeak.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 12