Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 7:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Hamar adarrak, erreinu honetan izango diren hamar errege dira. Ondoren, beste bat etorriko da, aurrekoak ez bezalakoa, haietako hiru errege menderatu eta gero.

25. Goi-goikoaren aurka biraoka arituko da eta herri santua gaizki erabiliko du: jaiak eta legea aldatu nahi izango ditu. Hiru urte eta erdiz egongo da herri santua haren menpean.

26. Baina etorriko zaio auzi-garaia, eta kendu egingo diote agintea, eta erabat hondatua eta ezereztua utziko dute.

27. «Orduan, Goi-goikoaren herri santuari emango zaizkio zerupean dauden erreinu guztietako erregetza, agintea eta handitasuna. Beti iraungo du herri horren erregetzak, eta munduko botere guztiek obedituko diote eta zerbitzatuko.

28. «Hemen amaitzen da kontaera. Ni, Daniel, neure burutazioak zirela eta, oso beldurturik gelditu nintzen, aurpegia zurbil; baina hauek guztiak barruan gorde nituen.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 7