Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Babiloniako errege Belxatzarren erregealdiko lehen urtean, ametsa eta ikuskariak izan zituen Danielek ohean zegoela. Gero, idatzi egin zuen ametsa.

2. Hona Danielen kontakizuna: «Ikuskari bat izan nuen gauez: Ortziko lau ertzetatik haize indartsu batek itsaso handia harrotzen zuen.

3. Eta lau piztitzar, laurak ezberdinak, atera ziren itsasotik.

4. Lehenengoak lehoia zirudien, baina arranoaren hegalak zituen; hari begira nengoela, kendu egin zizkioten hegoak eta, lurretik altxaraziz, bi hanken gainean jarrarazi zuten, gizakia bezala, eta giza adimena eman zioten.

5. Bigarren piztiak hartza zirudien: erdi jaikita zegoen eta ahoan, hortz artean, hiru saihets-hezur zituen. Honela esan zioten: “Jaiki eta jan haragia ugari!”

6. Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru, eta boterea eman zioten.

7. Nire gau-ikuskarietan laugarren piztia bat ikusi nuen: beldurgarria zen, izugarria eta guztiz indartsua; burdinazko hagin handiak zituen; dena irensten eta txikitzen zuen, jan gabe uzten zuena hankapean apurtzen zuelarik. Beste piztiak ez bezalakoa zen; hamar adar zituen.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 7