Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 2:28-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Bada, ostera, zeruan misterioak azaltzen dituen Jainkoa. Honexek jakinaraziko dizu, Nabukodonosor errege, gerora gertatuko dena. Hona, bada, lo zeundela ametsetan ikusi zenuena:

29. Ohean etorkizunaz pentsatzen hasi zinen, eta misterioak argitzen dituen Jainkoak zer gertatuko den eman dizu aditzera.

30. Niri dagokidanez, ez zait misterioa adierazi beste inor baino jakitunago naizelako, errege jaunari ametsaren esanahia azaltzeko baizik, eta bere barne-gogoetak argitzeko.

31. «Hauxe da ikusi duzuna, errege jauna: Irudi erraldoi bat zegoen, guztiz distiratsua eta itxura beldurgarrikoa.

32. Irudiaren burua urre finezkoa zen; bularra eta besoak zilarrezkoak; sabela eta izterrak brontzezkoak;

33. hankak burdinazkoak; oinak, berriz, burdinazko eta buztinezkoak.

34. Zu hari begira zeundela, harri bat atera zen menditik, inork ere bultzatu gabe, eta irudiaren burdinazko eta buztinezko oinak jo eta txiki-txiki egin zituen.

35. Une berean, burdina eta buztina ez ezik, brontzea, zilarra eta urrea ere hauts eginda gelditu ziren, eta haizeak eraman zituen, udan larraineko lastoa bezala, arrastorik ere utzi gabe. Bitartean, irudia jo zuen harria mendi handi bilakatu zen, eta mundu osoa bete zuen.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 2