Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 2:19-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Gau hartan, ordea, ikuskari baten bidez misterioa argitu zion Jainkoak Danieli. Orduan, honela goretsi zuen Danielek Jainkoa:

20. «Bedeinkatua Jainkoa betikotasunean,bereak baititujakinduria eta ahalmena!

21. Berak aldatzen dituurtaroak eta garaiak;berak jartzen eta kentzen erregeak;berak ematen jakinduria jakintsueieta ezaguera burutsuei.

22. Berak azaltzen ditugauza sakon eta gordeak;berak ezagutzen ilunpetan dagoena,argiz inguratua baitago.

23. Eskerrak zuri, gorespen zuri,gure arbasoen aita,jakinduria eta ahalmenaeman baitizkidazu!Entzun duzu gure eskabideaeta ezagutarazi diguzuerregearen kezka».

24. Ondoren, Daniel, Babiloniako jakitunak hiltzeko erregearen agindua hartua zuen Ariokengana joan zen, esanez: «Ez hil Babiloniako jakitunik! Aurkez nazazu erregeagana, neuk argituko baitiot ametsa».

25. Ariokek berehala eraman zuen Daniel erregeagana, eta esan zion honi: «Jauna, ametsaren esanahia azalduko omen dizun gizon bat aurkitu dut Judatik erbesteratuen artean».

26. Orduan, galdetu zion erregeak Danieli, Beltxatzar ere deituari:—Egia al da ametsa argitu eta esanahia azalduko didazula?

27. Danielek erantzun:—Errege jauna, ez dago jakitunik, ez aztirik, ez igarlerik edo astrologorik ametsaren misterioa azal diezazukeenik.

28. Bada, ostera, zeruan misterioak azaltzen dituen Jainkoa. Honexek jakinaraziko dizu, Nabukodonosor errege, gerora gertatuko dena. Hona, bada, lo zeundela ametsetan ikusi zenuena:

29. Ohean etorkizunaz pentsatzen hasi zinen, eta misterioak argitzen dituen Jainkoak zer gertatuko den eman dizu aditzera.

30. Niri dagokidanez, ez zait misterioa adierazi beste inor baino jakitunago naizelako, errege jaunari ametsaren esanahia azaltzeko baizik, eta bere barne-gogoetak argitzeko.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 2