Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gau batez, bere erregealdiko bigarren urtean, amets egin zuen Nabukodonosorrek. Erabat urduri utzi zuen ametsak, eta ezin izan zuen loak hartu.

2. Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.

3. Erregeagana aurkeztu zirenean, honek esan zien:—Amets egin dut, eta oso urduri nago esanahia jakin nahiz.

4. Erantzun zioten aztiek erregeari:—Bizi zaitez luzaroan, errege jauna! Kontaguzu ametsa zeure zerbitzarioi eta azalduko dizugu esanahia.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 2