Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «“Garai hartan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.

2. Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako.

3. Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.

4. Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko”.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 12