Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 1:4-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Akatsik gabeak izan behar zuten, itxura ederrekoak, jakinduriaz, adimenez eta zuhurtasunez beteak, erregearen jauregian zerbitzatzeko modukoak. Babiloniarren hizkera eta idazkera irakatsiko zizkieten.

5. Gainera, bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak. Hiru urtez horrela hezi ondoren, erregearen zerbitzari izango ziren.

6. Aukeratuen artean, Judaren leinuko lau gazteok zeuden: Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 1