Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 7:7-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ez jokatu oker hiriko batzarraren aurka,ez beheratu zeure burua jendearen aurrean.

8. Ez egin bi aldiz bekatu bera,behingoagatik ere ez zara zigor gabe geratuko eta.

9. Ez esan: «Ikusiko ditu Jaunak nire opari ugariak,onartuko ditu Jaungoikoak nire eskaintzak».

10. Ez izan eraman gutxikoa zeure otoitzean,ezta zekena ere limosna ematean.

11. Ez egin barre atsekabetua dagoenari,izan gogoan Jaunak apaldu eta goratu egiten duela.

12. Ez asmatu gezurrik anaiaren kontra,ezta adiskidearen aurka ere.

13. Ihes egin beti gezurra esatetik,ez baitu ezer onik ekartzen horretan irauteak.

14. Ez izan berritsu nagusien batzarrean,ez hitz egin gehiegi zeure otoitzean.

15. Ez gorrotatu lan nekosoa;esate baterako, Goi-goikoak sortutako lurgintza.

16. Ez zaitez elkar bekatariekin,izan gogoan laster datorrela Jainkoaren zigorra.

17. Apaldu zeharo zeure burua,sua eta harrak baitira fedegabearen zigorra.

18. Ez trukatu adiskidea diruarengatik,ezta anaia maitea ere urrerik finenagatik.

19. Ez aldendu emazte zentzuzko eta onarengandik,urrea baino dohain baliotsuagoa baita.

20. Ez erabili gaizki zintzo lan egiten duen morroia,ezta gogotik saiatzen den jornalaria ere.

21. Maita ezazu morroi trebea zeure burua bezala,ez ukatu zor diozun askatasuna.

22. Baduzu artalderik? Zaindu.Etekinik ematen badizu, gorde.

23. Semerik baduzu? Hezi.Makurrarazi horien buruak gaztarotik.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 7