Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 7:32-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Luzatu zeure eskua behartsuari,Jaunak bete-betean bedeinka zaitzan.

33. Eman eskuzabal bizidun guztiei,hildakoei ere ez ukatu zeure erruki-egintzak.

34. Ez entzungor egin negarrez ari direnei,eta nahigabetu zeu ere nahigabetuekin.

35. Ez ahaztu gaixoak ikustea,honelako egintzengatik maiteko baitzaituzte.

36. Egiten duzun guztian, izan gogoan zeure azkena,eta ez duzu sekula bekatu egingo.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 7