Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 7:15-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Ez gorrotatu lan nekosoa;esate baterako, Goi-goikoak sortutako lurgintza.

16. Ez zaitez elkar bekatariekin,izan gogoan laster datorrela Jainkoaren zigorra.

17. Apaldu zeharo zeure burua,sua eta harrak baitira fedegabearen zigorra.

18. Ez trukatu adiskidea diruarengatik,ezta anaia maitea ere urrerik finenagatik.

19. Ez aldendu emazte zentzuzko eta onarengandik,urrea baino dohain baliotsuagoa baita.

20. Ez erabili gaizki zintzo lan egiten duen morroia,ezta gogotik saiatzen den jornalaria ere.

21. Maita ezazu morroi trebea zeure burua bezala,ez ukatu zor diozun askatasuna.

22. Baduzu artalderik? Zaindu.Etekinik ematen badizu, gorde.

23. Semerik baduzu? Hezi.Makurrarazi horien buruak gaztarotik.

24. Alabarik baduzu? Zaindu horien garbitasuna,ez jarri beti aurpegi alaia.

25. Ezkondu alaba, eta zeregin garrantzitsua burutuko duzu;baina gizon zentzudunari eman.

26. Gogoko emaztea al duzu? Ez zapuztu.Baina ez fidatu maite ez baduzu.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 7