Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 7:11-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ez egin barre atsekabetua dagoenari,izan gogoan Jaunak apaldu eta goratu egiten duela.

12. Ez asmatu gezurrik anaiaren kontra,ezta adiskidearen aurka ere.

13. Ihes egin beti gezurra esatetik,ez baitu ezer onik ekartzen horretan irauteak.

14. Ez izan berritsu nagusien batzarrean,ez hitz egin gehiegi zeure otoitzean.

15. Ez gorrotatu lan nekosoa;esate baterako, Goi-goikoak sortutako lurgintza.

16. Ez zaitez elkar bekatariekin,izan gogoan laster datorrela Jainkoaren zigorra.

17. Apaldu zeharo zeure burua,sua eta harrak baitira fedegabearen zigorra.

18. Ez trukatu adiskidea diruarengatik,ezta anaia maitea ere urrerik finenagatik.

19. Ez aldendu emazte zentzuzko eta onarengandik,urrea baino dohain baliotsuagoa baita.

20. Ez erabili gaizki zintzo lan egiten duen morroia,ezta gogotik saiatzen den jornalaria ere.

21. Maita ezazu morroi trebea zeure burua bezala,ez ukatu zor diozun askatasuna.

22. Baduzu artalderik? Zaindu.Etekinik ematen badizu, gorde.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 7