Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 7:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez egin gaitzik, eta ez zaizu gaitzik gertatuko.

2. Urrun zaitez bidegabekeriatik,eta bera ere aldenduko da zuregandik.

3. Ez erein bidegabekeriaren ildoetan,uztan ez dezazun askoz ere gehiago jaso.

4. Ez eskatu Jaunari boterea,ezta erregeari ere ohorezko aulkia.

5. Ez hasi zintzoarena egiten Jaunaren aurrean,ezta jakintsuarena ere erregearen aurrean.

6. Ez saiatu epaile bihurtzen,bidegabekeria ezabatzeko gai ez bazara,ahaltsuaren aurrean kikildu egingo baitzinatekeeta zeure zuzentasuna koloka jarriko.

7. Ez jokatu oker hiriko batzarraren aurka,ez beheratu zeure burua jendearen aurrean.

8. Ez egin bi aldiz bekatu bera,behingoagatik ere ez zara zigor gabe geratuko eta.

9. Ez esan: «Ikusiko ditu Jaunak nire opari ugariak,onartuko ditu Jaungoikoak nire eskaintzak».

10. Ez izan eraman gutxikoa zeure otoitzean,ezta zekena ere limosna ematean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 7