Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 6:8-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. izaten baita berari komeni zaionean lagun deniketa zure atsekabealdian irauten ez duenik;

9. izan ohi da lagunik, etsai bihurtueta, zuen arteko auzia argitaratuz, lotsarazten zaituenik;

10. izaten da lagunik mahaikide izan,baina zure atsekabealdian irauten ez duenik;

11. oparotasunean zabiltzanean, zurekin bat da,tinko aginduko die berak ere zure zerbitzariei.

12. Baina behea jota bazaude, aurka jarriko zaizueta ezkutatu egingo zuregandik.

13. Urrun zaitez etsaiengandik,ibili kontuz adiskideekin.

14. Adiskide zintzoa babesleku segurua;aurkitzen duenak altxorra aurkitzen du.

15. Adiskide zintzoak ez du preziorik,balio neurtezina du.

16. Adiskide zintzoa osasungarri da bizitzan;Jaunari begirune diotenek aurkituko dute.

17. Jaunari begirune dionak ongi bideratzen du adiskidetasuna;nolakoa bera, halakoa izango du laguna.

18. Seme, onartu heziketa gaztetatik,ilea urdindu arte izango duzu jakinduria.

19. Landu ezazu laborariak lurra lantzen eta ereiten duen bezala,eta egon gero fruitu gozoen zain;lanean pixka bat nekatu arren,laster jan ahal izango dituzu emaitzak.

20. Latza da jakinduria hezigabearentzat,zentzugabeak ezin berarekin iraun;

21. astunegia zaion proba-harria bezala,laster botako du gainetik.

22. Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe,gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie.

23. Entzun, seme; onartu nire irizpidea,ez baztertu ene aholkua.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 6