Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 6:28-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. azkenean atsedena emango dizueta pozgarri gertatuko;

29. kateak babesgarri sendo izango dituzu,eta uztarria apaingailu distiratsu;

30. urrezko edergarri baita haren uztarria,uhalak purpurazko lokarri;

31. jantzirik ederrena izango duzu jakinduria,alaitasunezko koroa zeure buruan.

32. Zeuk nahi baduzu, seme, ongi hezia izango zara;gogoa jartzen baduzu, zuhur bilakatuko.

33. Atsegin baduzu entzutea, ikasi egingo duzu;belarria adi jartzen baduzu, jakintsu bihurtuko.

34. Zoaz zaharren batzarrera,eta atxiki beraien jakinduriari.

35. Entzun gogoz Jainkoarengandiko hitza,ez utzi ihes egiten jakinduriazko esaera zaharrei.

36. Gizaki zentzudunik ikusten baduzu, zoaz harengana goiz-goizetik,jan dezatela zure oinek haren atariko harria.

37. Hausnar itzazu Jaunaren aginduak,erabili gogoan beti haren manamenduak;berak sendotuko du zure bihotzaeta irrikatzen duzun jakinduria emango.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 6