Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 6:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez zaitez bihur zeure adiskidearen etsai,ospe txarrak lotsa eta iraina ekartzen baititu:hori gertatzen zaio mihi biko bekatariari.

2. Ez harropuztu zeure burua handietsiz,zeure indarrak alferrik galduko zenituzke, zezen gazteak bezala;

3. zeure hostoak irentsiko zenituzke, fruituak galdueta enbor ihartua bezala geratuko.

4. Grina txarrak jabea galbideratzen du,etsaien irrigarri bihurtzen.

5. Aho goxoak adiskideak ugaltzen ditu,mihi atseginak harreman onak gehitzen.

6. Izan daitezela asko agurtuko zaituztenak,baina aholkulariak milatik bat!

7. Lagun bat egiten duzunean, kontuz ibili,eta ez arinegi jarri uste ona berarengan,

8. izaten baita berari komeni zaionean lagun deniketa zure atsekabealdian irauten ez duenik;

9. izan ohi da lagunik, etsai bihurtueta, zuen arteko auzia argitaratuz, lotsarazten zaituenik;

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 6