Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 50:23-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Eman diezagula bihotzeko poza,lagun diezagula Israelen bakean bizitzengeure egunotan eta beti-betiko.

24. Haren errukiak tinko iraun dezala gurekineta aska gaitzala geure egunotan.

25. Badira bi nazio barru-barrutik gorrotatzen ditudanak,eta hirugarren bat nazio ere ez dena:

26. Seir mendian bizi direnak, filistearraketa Sikemen bizi den herri burugabea.

27. Zentzu onez eta jakintzaz beteriko irakaspenaeman du liburu honetanJerusalemgo Jesusek,Siraken seme eta Eleazarren bilobak;euria bezala isuri du honetan bere bihotzeko jakinduria.

28. Zorionekoa hau guztia gogoan erabil dezana!Bere bihotz barruan ezartzen duenajakintsu bihurtuko da;

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 50