Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 50:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Abesbatzek beren kantuz goresten zuten,ezti-eztia zelarik haien kanta-hots indartsua.

19. Herriak goi-goiko Jaunari erregutzen zion,errukiorraren aurrean otoitz eginez,Jaunaren ospakizuna amaitueta liturgia bukatu arte.

20. Orduan, Simonek, aldaretik jaitsi eta eskuak altxatzen zituenisraeldarren batzar osoaren gain,bere ahoz Jaunaren bedeinkazioa emateko,eta harro hots egiten zuen Jaunaren izena.

21. Denak ahuspez jartzen ziren bigarren aldizGoi-goikoaren bedeinkazioa hartzeko.

22. Orain, bedeinka ezazue gauza guztien Jainkoa,alde guztietan gauza handiak egiten dituena,amaren sabeletik hasita gizakia garatueta bere errukiaren arabera gurekin diharduena.

23. Eman diezagula bihotzeko poza,lagun diezagula Israelen bakean bizitzengeure egunotan eta beti-betiko.

24. Haren errukiak tinko iraun dezala gurekineta aska gaitzala geure egunotan.

25. Badira bi nazio barru-barrutik gorrotatzen ditudanak,eta hirugarren bat nazio ere ez dena:

26. Seir mendian bizi direnak, filistearraketa Sikemen bizi den herri burugabea.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 50