Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 50:12-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Oparigaien zatiak apaizen eskuetatik hartzen zituenean,bera aldareko sutondoan zutik egoten zen,anaiak inguruan koroa gisa zituela,Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.

13. Aaronen ondorengo guztiakapaindura ederrez azaltzen zirenIsraelgo batzar osoaren aurrean,Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.

14. Aldareko liturgi zerbitzua betetzen zueneta Goi-goikoaren, Ahalguztidunaren, oparia prestatzen;

15. edalontzirantz eskua luzatuz,mahats-zukuaren isurketa egineta aldare-barrenean zabaltzen zuen,lurrin gozo gisa Goi-goikoarentzat,gauza guztien Erregearentzat.

16. Orduan, oihu egiten zuten Aaronen ondorengoek;metal landuzko turutak jozegundoko hotsa ateratzen zuten,Goi-goikoa israeldarrez oroit zedin.

17. Orduan, herri osoa bateralurreraino ahuspezten zen,bere Jaunari, Ahalguztidunari,goi-goiko Jainkoari, gurtza emateko.

18. Abesbatzek beren kantuz goresten zuten,ezti-eztia zelarik haien kanta-hots indartsua.

19. Herriak goi-goiko Jaunari erregutzen zion,errukiorraren aurrean otoitz eginez,Jaunaren ospakizuna amaitueta liturgia bukatu arte.

20. Orduan, Simonek, aldaretik jaitsi eta eskuak altxatzen zituenisraeldarren batzar osoaren gain,bere ahoz Jaunaren bedeinkazioa emateko,eta harro hots egiten zuen Jaunaren izena.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 50