Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 50:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Simon apaiz nagusiak, Oniasen semeak,bere bizitzan Jaunaren etxea berriztatu zueneta santutegia sendotu.

2. Haren egunetan harresia berreraiki zuteneta errege-tenpluari babes-dorreak jarri.

3. Haren garaian egin zen urtegia,itsasoa bezain urtegi zabala.

4. Herria hondamenditik babesteko arduraz,hiria gotortu zuen setioari aurre egiteko.

5. Zein handikiro egiten zuen santutegiko itzulia,toki santu-santuko errezel atzetik irteten zenean!

6. Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,ilargia bete-betea dagoenean bezala,

7. Goi-goikoaren santutegi gainean dir-dir dagien eguzkiaeta distirazko hodeietan argitsu agertzen den ortzadarra bezala;

8. arrosondoaren lorea udaberrian,lilia iturburu inguruaneta Libanoko landaretza udan bezala;

9. intsentsu-ontzian erretzen den intsentsuaeta urre hutsezko ontziamota guztietako harribitxiz apaindua bezala;

10. fruituz abaildutako olibondoaeta hodeietaraino luzatzen den zipresa bezala.

11. Bere soineko zoragarria jantzieta apaingarri paregabez hornituzaldare santura igotzen zenean,distiraz betetzen zuen santutegiko esparrua.

12. Oparigaien zatiak apaizen eskuetatik hartzen zituenean,bera aldareko sutondoan zutik egoten zen,anaiak inguruan koroa gisa zituela,Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.

13. Aaronen ondorengo guztiakapaindura ederrez azaltzen zirenIsraelgo batzar osoaren aurrean,Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.

14. Aldareko liturgi zerbitzua betetzen zueneta Goi-goikoaren, Ahalguztidunaren, oparia prestatzen;

15. edalontzirantz eskua luzatuz,mahats-zukuaren isurketa egineta aldare-barrenean zabaltzen zuen,lurrin gozo gisa Goi-goikoarentzat,gauza guztien Erregearentzat.

16. Orduan, oihu egiten zuten Aaronen ondorengoek;metal landuzko turutak jozegundoko hotsa ateratzen zuten,Goi-goikoa israeldarrez oroit zedin.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 50