Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 5:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez oinarritu aberastasunetan,ez esan: «Ez dut beste ezeren beharrik!»

2. Ez zaitzatela irrikak eta indarrakzeure bihotzaren grinak jarraitzera eraman.

3. Ez esan: «Nor nire gain?»,benetan Jaunak zigortu egingo zaitu eta.

4. Ez esan: «Bekatu egin eta ez zait ezer gertatu»;bai, hori Jauna eroapen handikoa delako da;

5. baina ez zaitez barkamenaz hain seguru egonbekatua bekatuaren gain pilatzeko.

6. Ez esan: «Handia da haren gupida,barkatuko dizkit neure bekatu ugariak»,errukiorra eta, era berean, haserrekorra baita hura,eta eroraraziko du bekatariengana bere sumina.

7. Itzuli Jaunarengana luzatu gabe,ez ibili gerotik gerora,bat-batean iritsiko baita Jaunaren haserreaeta ezereztua izango zara zigor-egunean.

8. Ez oinarritu bidegabekeriazko aberastasunetan,ez dizute ezertarako balioko ezbeharrean.

9. Ez haizeratu laborea edozein haizetara,ez abiatu edozein bidexkatatik:horixe egiten du mihi biko bekatariak.

10. Eutsi tinko pentsatzen duzunarieta hitz egin argi eta garbi.

11. Egon beti prest entzuteko,baina ez ibili presaka erantzuteko.

12. Iritzirik baduzu, erantzun lagunari;eduki bestela ahoa itxirik.

13. Ohorea edo desohorea ekar lezake hizketak,hondamendi gerta lekioke gizakiari mihia.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 5