Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 48:18-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Haren garaian egin zuen eraso Senakeribek:Rabsakes bidali zueneta honek Sionez jabetu nahi izan zuen,eta harro eta lotsagabe jokatu zuen.

19. Jerusalemgo biztanleek dar-dar egin zuten izu-ikara handizeta emakumeak erdiminetan bezalako oinazeak jasan zituzten.

20. Baina Jaun errukiorrari dei egin zioteneskuak harengana luzatuz;eta Santuak berehala erantzun zien zerutik,eta Isaiasen bidez askatu.

21. Asiriarren kanpalekuei eraso zien Jaunaketa suntsitu egin zituen haren aingeruak,

22. Ezekiasek Jaunari atsegin zitzaiona egin baitzuen;tinko iraun zuen David arbasoaren jokabidean,Isaiasek, profeta handi eta bere azalpenetan fidagarri zenak,agindu zionaren arabera.

23. Isaiasen garaian egin zuen eguzkiak atzera,profetak erregearen bizitza luzarazi zuelarik.

24. Espirituaren eragin indartsuz etorkizuna ikusi zueneta Siongo atsekabetuak kontsolatu.

25. Azkena arte iragarri zuen etorkizunaeta ezkutuko gauzak ere bai, gertatu baino lehen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 48