Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 48:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Idatzirik dago ezarritako garaian etortzekoa zarelaJaunaren sumina, lehertu baino lehen, baretzera,gurasoa eta semea elkarrekin bakearaztekoeta Jakoben leinuak indarberritzeko.

11. Zorionekoak ikusi zintuztenaketa maitasunean lokarturik daudenak;gu ere biziko gara, bai.

12. Elias zurrunbiloan desagertu zenean,haren espirituaz bete zen Eliseo.Bere bizitzan zehar, ez zuten buruzagiek ikaratu,inork ere ez menpean hartu.

13. Ezer ez zen ezinezko harentzat,heriotzako loaldian ere profetagintzan jardun zuen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 48