1. Elias sortu zen, sua bezalako profeta:haren hitzak zuziak bezala erretzen zuen.
2. Gosetea ekarri zuen israeldarren gain,eta asko gutxitu zituen bere jainkozaletasun kartsuaz.
3. Jaunaren aginduz euria egitea eragotzi zueneta hiru aldiz zerutik sua jaitsarazi ere bai.
4. Elias, zer ospea izan zenuen zeure mirariengatik!Nor harrotuko da zu adinakoa delakoan?