Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 47:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Haren ondoren Natan etorri zen,Daviden egunetan profeta izan zena.

2. Sakrifizioetan zatirik aukeratuena gantza den bezala,halaxe David israeldarren artean.

3. Lehoiekin jolas egin zuen antxumeekin bezala,hartzekin arkumeekin bezala.

4. Ez al zuen gaztetan erraldoia hileta herriaren gainetik iraina kendu,habailan harria zuela besoa astindueta Goliaten harropuzkeria eraitsi zuenean?

5. Izan ere, Jaunari dei egin zion, Goi-goikoari,eta honek besoa indartu zion;horrela, gerlari trebe hura menderatu zueneta herriaren indarra sendotu.

6. Horregatik, hamar milaren garaile bezala ospatu zuten Davideta Jaunak haren bidez bedeinkatu zituelako goretsi,errege-koroa distiratsua eskainiz.

7. Inguru guztiko etsaiak zanpatu zitueneta aurka zituen filistearrak suntsitu,haien indarra behin betiko hautsiz.

8. Bere egintza guztiengatik eskerrak emaneta goretsi egiten zuen goi-goiko Santua;bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreaketa bere Egilea maitatzen.

9. Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,doinu eztiz kantatzen zutelarik.

10. Handitasuna eman zien jaiei,ezin ederrago bihurtu ospakizunak:Jaunaren izen santua goresten zen,santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.

11. Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteaketa betiko sendotu haren indarra;erregetza agindu zion,ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.

12. Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 47