Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 46:2-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Zer ospea bereganatu zuen eskua altxatueta hirien aurka bere ezpata astintzean!

3. Nor izan zen hain sendo bere aurretik?Izan ere, berak zuzentzen zituen Jaunaren borrokak.

4. Ez al zen haren aginduz eguzkia gelditueta egun bakar bat bi bezain luze bihurtu?

5. Dei egin zion Goi-goikoari, Ahaltsuari,etsaiek alde guztietatik erasotzen ziotenean,eta Jaun handiak entzun egin zionkazkabarra bidaliz izugarrizko indarrez.

6. Nazio etsaiaren aurka oldartueta suntsitu egin zuen maldan beherakoan,nazioek haren arma guztiak ezagut zitzaten,Jaunaren aurka ari baitziren gerran.Josuek Ahaltsuari jarraitu zion beti

7. eta Moisesen egunetan zintzo jokatu zuen,Kalebek, Jefuneren semeak, bezalaxe:batzarrari aurpegi emanez,herriak bekatu egitea eragotzi zuteneta marmar gaiztoak isilarazi.

8. Eta bi hauek bakarrik atera ziren onikseiehun mila oinezkoren artean,aginduriko lurraldean sartu ahal izateko,esnea eta eztia zerizkion lurraldean.

9. Jaunak indarra eman zion Kalebi,eta zahartzaroa arte iraun zion:lurraldeko alderdi menditsura igoarazi zueneta hura hartu zuten ondorengoek herentzian.

10. Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiekon dela Jaunari jarraitzea.

11. Epaileak ere ospetsu izan ziren, nor bere erara;haiek guztiak ez ziren desleialkerian erori,ezta Jaunarengandik aldendu ere.Izan bitez beti onespenez gogoratuak!

12. Biziberri daitezela haien hezurrak hilobianeta berrizta dadila gizon ospetsu haien izenaberaien ondorengoengan!

13. Jaunak maitatua izan zen Samuel.Jaunaren profeta izanik, erregetza ezarri zueneta herriaren buruzagiak gantzutu zituen.

14. Jaunaren legearen arabera gobernatu zuen batzarraeta Jaunak Jakoben herriaren alde esku hartu zuen.

15. Bere leialtasunagatik benetako profeta agertu zen,bere hitzen bidez argi gelditu zen egiazko ikusle zela.

16. Etsaiek alde guztietatik erasotzean,Jaun ahaltsuari dei egin zion,arkume bat oparitan eskainiz.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 46