Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 46:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Etsaiek alde guztietatik erasotzean,Jaun ahaltsuari dei egin zion,arkume bat oparitan eskainiz.

17. Orro egin zuen Jaunak zerutiketa, burrunba handiz, bere ahotsa entzunarazi;

18. buruzagi etsaiak, filistearren printze guztiak,suntsitu zituen.

19. Betiko loaldiaren aurretik testigantza egin zuenJaunaren eta honek gantzututako erregearen aurrean:«Sekula ez dut inoren ondasunik hartu,ezta sandalia pare bat ere»,eta inork ez zuen salatu.

20. Eta hil ondoren ere, egin zioten galderari erantzunez,erregeari amaiera iragarri zion,lurpetik ere bere profeta-ahotsa entzunarazi zuenherriaren gaiztakeria ezabatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 46