Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 46:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josue, Nun-en semea, gerlari ausarta izan zeneta Moisesen hurrengo profeta;izenak adierazten duenez,Jaunaren aukeratuen salbatzaile handi izan zen;haren aurka altxaturiko etsaiak zigortu zituen;horrela, Israelek bere ondarea berreskuratu zuen.

2. Zer ospea bereganatu zuen eskua altxatueta hirien aurka bere ezpata astintzean!

3. Nor izan zen hain sendo bere aurretik?Izan ere, berak zuzentzen zituen Jaunaren borrokak.

4. Ez al zen haren aginduz eguzkia gelditueta egun bakar bat bi bezain luze bihurtu?

5. Dei egin zion Goi-goikoari, Ahaltsuari,etsaiek alde guztietatik erasotzen ziotenean,eta Jaun handiak entzun egin zionkazkabarra bidaliz izugarrizko indarrez.

6. Nazio etsaiaren aurka oldartueta suntsitu egin zuen maldan beherakoan,nazioek haren arma guztiak ezagut zitzaten,Jaunaren aurka ari baitziren gerran.Josuek Ahaltsuari jarraitu zion beti

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 46