Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 45:7-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Betiko konpromisoa hartu zuen Jainkoak harekineta herriarentzako apaiz izendatu.Ohoratu egin zuen apaingarri ederrez,soingaineko zoragarria jantzarazi zion.

8. Duintasun paregabez estali zueneta aginte-ezaugarriz koroatu:galtzaz, soingainekoz eta efodaz.

9. Granada-fruituz apaindu zion jantzia,eta urrezko txilin ugariz,ibiltzerakoan tintin egineta hotsa tenplu osoan entzun zedin,israeldarrentzat oroigarri gisa.

10. Jantzi sakratua ere eman zion,urrez, purpura more eta gorriz egina,apain bordaturiko lana;baita epaiketarako bularrekoa ere,«Urim» eta «Tumim» epaigailuekin:

11. liho-hariz josia, artelanez egina;harribitxiak zituen zigiluen erara zizelkatuak,urrezko begietan sartuak,—benetako zilargin-lana—,eta oroigarri gisa hamabi inskripzio grabaturikIsraelgo leinuen izenekin;

12. urrezko diadema zeraman buruzapiaren gainean,«Jaunari sagaratua» hitzak zituelarik zizelkatuta:ohore-ikur, goi-mailako lan,begien atsegingarri, apaingarri paregabea.

13. Haren aurretik ez zen ezer hain ederrik izan;arrotzek ez dute inoiz halakorik jantzi,ez jantziko ere,haren semeek eta ondorengoek baizik.

14. Hark eskainiriko sakrifizioak erabat erretzen zirenbi aldiz egunean etengabe.

15. Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni,olio sakratuz gantzutuz.Hau betiko konpromiso bihurtu zen harentzateta haren ondorengoentzat, zeruak iraun bitartean,kultua egin eta apaiz-zerbitzua betetzekoeta Jaunaren izenean herria bedeinkatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 45