Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 45:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Basamortuan, harenganako jelosiaz,aurka altxatu zitzaizkion beretar ez zirenak:Datan eta Abirami elkarturiko jendeaeta Koreren taldea, haserre-suminez beterik.

19. Hori ikusirik, Jaunak ez zuen atsegin izan,eta haserre-suminaz suntsitu zituen;mirariak egin zituen haien aurka,bere suaren garretan irentsiz.

20. Areagotu egin zuen Aaronen ospeaeta ondaretzat eman zizkionlehen fruituen hasikinak;batez ere, asebetetzeko adina janari ziurtatu zion:

21. Jaunari eskainitako oparigaiak dituzte elikagai,Jaunak eman baitzizkien berari eta ondorengoei.

22. Halere, herriari emandako lurraldean ez du ondarerik,ez du lurzatirik beste herritarrek bezala,Jaunak esan baitzion:«Neu izango nauzu ondare eta mantenu».

23. Pinhas, Eleazar-en semea, da ospean hirugarrena,Jaunaren begiruneaz arduratsu agertu zelako;herriak huts egitean, zintzo iraun zuenbere barruko adore eta indarrez,Israelentzat barkamena lortuz.

24. Horregatik, bake-ituna egin zuen Jaunak berarekin,eta santutegiaren eta herriaren buru jarri zuen;horrela, berarena eta ondorengoena izango zenapaizgo nagusia betiko.

25. Davidekin, Judaren leinuko Jeseren semearekin ere,egin zuen Jaunak ituna,baina errege-ondareasemeetako bati bakarrik pasatzen zaio;Aaronen ondarea, ordea, ondorengo guztiei.

26. Jar dezala Jaunak jakinduriaAaronen ondorengoen bihotzean,herria zuzenbidez gidatzeko,aurrekoen ondasunak desager ez daitezen,ezta haien ospea ere gizaldiz gizaldi.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 45