Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 45:15-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni,olio sakratuz gantzutuz.Hau betiko konpromiso bihurtu zen harentzateta haren ondorengoentzat, zeruak iraun bitartean,kultua egin eta apaiz-zerbitzua betetzekoeta Jaunaren izenean herria bedeinkatzeko.

16. Gizaki guztien artetik aukeratu zuenJaunari oparia eskaintzeko,baita intsentsua eta lurrina ere, oroigarri gisa,eta herriaren aldeko barkamen-ohikunea egiteko.

17. Bere aginduak interpretatzekoeta lege-arazoak erabakitzeko ahalmena eman zion,Jaunarenganako betebeharrak Jakoben herriari irakatsieta legeari buruzko argibideak Israeli emateko.

18. Basamortuan, harenganako jelosiaz,aurka altxatu zitzaizkion beretar ez zirenak:Datan eta Abirami elkarturiko jendeaeta Koreren taldea, haserre-suminez beterik.

19. Hori ikusirik, Jaunak ez zuen atsegin izan,eta haserre-suminaz suntsitu zituen;mirariak egin zituen haien aurka,bere suaren garretan irentsiz.

20. Areagotu egin zuen Aaronen ospeaeta ondaretzat eman zizkionlehen fruituen hasikinak;batez ere, asebetetzeko adina janari ziurtatu zion:

21. Jaunari eskainitako oparigaiak dituzte elikagai,Jaunak eman baitzizkien berari eta ondorengoei.

22. Halere, herriari emandako lurraldean ez du ondarerik,ez du lurzatirik beste herritarrek bezala,Jaunak esan baitzion:«Neu izango nauzu ondare eta mantenu».

23. Pinhas, Eleazar-en semea, da ospean hirugarrena,Jaunaren begiruneaz arduratsu agertu zelako;herriak huts egitean, zintzo iraun zuenbere barruko adore eta indarrez,Israelentzat barkamena lortuz.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 45