Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 45:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoak eta gizakiek maitatua,beti onespenez gogoratua.

2. Aingeruenaren pareko aintza eman zioneta handi egin, etsaiei beldurra sartzeko.

3. Bere hitzez mirariak sorrarazi zituen,erregeen aurrean goretsi zuen,aginduak eman zizkion bere herriarentzateta bere aintzaren zerbait erakutsi.

4. Bere leialtasun eta otzantasunagatik sagaratu zuen,gizaki guztien artetik aukeratuz.

5. Bere ahotsa entzunarazi zioneta lainoan sarrarazi.Aurrez aurre eman zizkion aginduak,bizia eta ezaguera dakarren legea,Israeli, Jakoben herriari,bere ituna eta erabakiak irakasteko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 45