Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 44:3-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. badira beren erresumetan nagusi izan direnak,edo beren aginteagatik ospetsuak,beren buruargitasunagatik kontseilariak,profezien iragarleak;

4. badira erabakitzeko gaitasunagatik herri-buruzagi izan direnak,herria eskolatzen burutsu izaneta jakinduriaz hezi dutenak.

5. Abesti-soinu ederrak asmatu zituzten, olerkiak idatzi.

6. Izan ziren gizon aberatsak, ahaltsuak,bakean bizi zirenak beren etxeetan.

7. Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaianeta harrogarri beren bizi-denboran.

8. Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.

9. Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.

10. Ez, ordea, gure arbasoak, gizon zintzoak;beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.

11. Haien ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,beraien ondarea seme-alabengana.

12. Haien seme-alabek leial gorde dituzte itunak,ondorengoek ere bai beraiei esker.

13. Betiko iraungo du haien ondorengotzaketa beraien ospea ez da desagertuko.

14. Haien gorpuak bakean daude hilobiratutaeta gizaldiz gizaldi bizi da beraien izena.

15. Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioaketa beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.

16. Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen;bihozberritzearen eredu da ondorengo belaunaldientzat.

17. Noe gizon zuzen eta akats gabea izan zen,zigor-garaian berak ziurtatu zuen iraupena.Berari esker gelditu ziren batzuk bizirik munduanuholdea gertatu zenean.

18. Betiko ituna egin zuen Jaunak berarekin,uholdeak berriro ez zuelabizidunik suntsituko hitzemanez.

19. Abraham handia herri askoren sorburu izan zen,ez da izan haren parekorik ospean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 44