Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 44:18-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Betiko ituna egin zuen Jaunak berarekin,uholdeak berriro ez zuelabizidunik suntsituko hitzemanez.

19. Abraham handia herri askoren sorburu izan zen,ez da izan haren parekorik ospean.

20. Goi-goikoaren legea bete zueneta ituna egin zuten elkarrekin.Bere haragian ezarri zuen itunaren ezaugarriaeta zintzo zela erakutsi zuen probaldian.

21. Horregatik, zin eginez agindu zion Jaunakharen ondorengoen bidez bedeinkatuko zituela herriak;lurreko hautsa bezain ugaria emango ziola ondorengotzaeta izarrak bezala goratuko;ondare gisa hartuko zutela herrialdea,itsasotik itsasora,Eufrates ibaitik lurraren bazterreraino.

22. Isaaki agintzari bera berretsi zionaita Abrahamenganako begirunez.Gero, gizaki guztientzako bedeinkazioa eta ituna

23. Jakobi eskualdatu zizkion.Bere bedeinkazioak berretsi zizkioneta herrialdea eman ondare;Jakobek zatiak egin zitueneta hamabi leinuen artean banatu.Gizon zintzo bat sorrarazi zuen JaunakJakoben ondorengotzatik:Moises, guztiek begiko izan zutena,

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 44