Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 43:9-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Izarren distirak edertzen du zerua,argizko apaingailu Jaunaren goialdeetan.

10. Santuaren aginduz beren lekuan daude tinko,ez dute alde egiten beren zaintza-postuetatik.

11. Ikusi ortzadarra eta bedeinkatu egin duena;begira zein ikusgarria den beraren distira!

12. Zubi distiratsua marrazten du zeruaren biran,Goi-goikoaren eskuek zabaldu dute hor.

13. Bere aginduz botarazten du elurra,berak erabakia betetzeko jaregiten tximistei.

14. Horregatik zabaltzen dira haren gordailuaketa txoriak bezala hegan abiatzen hodeiak.

15. Bere indar handiaz trinkotzen ditueta kazkabarra sortuz apurtzen.

16-17. Haren trumoi-hotsak dar-dar eragiten dio lurrarieta mendiak ikaraz jartzen.Hark nahi duenean hego-haizeak jotzen du,baita ipar bortitzak eta haize-erauntsiek ere.Hegaldaka dabiltzan txoriak bailiran,elur-malutak botatzen ditu,eta matxinsalto-piloak bezala estaltzen lurra.

18. Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak,eta bihotza txunditzen jausten denean.

19. Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lur gainean,jelatu eta belar-puntak arantzak bezala zorroztuz.

20. Iparraldeko haize hotzak jotzeanizotza eratzen da ur-azalean;ur-multzo guztien gain kokatzen daeta oskolez bezala gainjanzten ura.

21. Haize sargoriak mendiak irentsieta basamortua erretzen du,suak bezala suntsitzen belar hezea.

22. Hau dena bizkor erremediatzen du behe-lainoak,sargoriaren ondorengo ihintzak bizitasuna ekartzen.

23. Bere egitasmoaren arabera ozeanoa menderatu dueta uharteak landatu bertan.

24. Itsasgizonek bertako arriskuen berri ematen dute,eta harri eta zur uzten gaitu entzuten dugunak.

25. Izaki bitxi eta miresgarriak daude han,mota guztietako bizidunak eta itsas munstroak.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 43