Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 43:4-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Labea suspertu ohi da galda-lanetarako:hiru aldiz kiskalgarriago eguzkia mendietan.Lurrun sutsuak botatzen ditueta bere errainuen distiraz begiak itsutzen.

5. Handia da eguzkia egin duen Jauna,honen esanetara egiten du ibilaldia.

6. Ilargia ere bere garaian irteten da,aroak finkatu eta aldiak adieraziz.

7. Ilargiak erakusten du jai egiteko garaia,murriztu egiten delarik ilargi betearen ondoren.

8. Sustrai bereko hitzak dira «ilargi» eta «hilabete»;miresgarriro hazten da, baita aldatzen ere;zeru-sabaian distiratsu dagoen horiortziko astro guztien ikur da.

9. Izarren distirak edertzen du zerua,argizko apaingailu Jaunaren goialdeetan.

10. Santuaren aginduz beren lekuan daude tinko,ez dute alde egiten beren zaintza-postuetatik.

11. Ikusi ortzadarra eta bedeinkatu egin duena;begira zein ikusgarria den beraren distira!

12. Zubi distiratsua marrazten du zeruaren biran,Goi-goikoaren eskuek zabaldu dute hor.

13. Bere aginduz botarazten du elurra,berak erabakia betetzeko jaregiten tximistei.

14. Horregatik zabaltzen dira haren gordailuaketa txoriak bezala hegan abiatzen hodeiak.

15. Bere indar handiaz trinkotzen ditueta kazkabarra sortuz apurtzen.

16-17. Haren trumoi-hotsak dar-dar eragiten dio lurrarieta mendiak ikaraz jartzen.Hark nahi duenean hego-haizeak jotzen du,baita ipar bortitzak eta haize-erauntsiek ere.Hegaldaka dabiltzan txoriak bailiran,elur-malutak botatzen ditu,eta matxinsalto-piloak bezala estaltzen lurra.

18. Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak,eta bihotza txunditzen jausten denean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 43