Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 43:24-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Itsasgizonek bertako arriskuen berri ematen dute,eta harri eta zur uzten gaitu entzuten dugunak.

25. Izaki bitxi eta miresgarriak daude han,mota guztietako bizidunak eta itsas munstroak.

26. Jainkoari esker du haren mezulariak arrakasta,haren hitzak du dena arautzen.

27. Beste gauza asko esango genuke gaia agortu gabe,baina hona azken hitza: «Jainkoa da dena».

28. Non aurkitu hura goresteko indarra?Handia baita bera,handia berak egindako guztiaren aldean.

29. Beldurgarria da Jauna, biziki handia,eta miresgarria haren ahalmena.

30. Goratu Jauna, goretsazue ahal duzuen guztia,are gorago egongo baita bera.Hura goratzean, bildu zeuen indar guztiak,ez etsi, ez duzue inoiz aski goratuko eta.

31. Nork ikusi du, nolakoa den esateko?Nork goratuko du bere izateari dagokion neurrian?

32. Gauza asko daude ezkutuan hauek baino handiagoak,beraren egintza gutxi batzuk baino ez baititugu ikusi.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 43