Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 42:7-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zenbatu eta pisarazi inoren esku uzten duzuna;jaso idatziz eman eta hartzen duzunaren agiria.

8. Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabeaedo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.Horrela, benetan ongi hezia zarela erakutsiko duzueta mundu guztiaren onespena zeureganatuko.

9. Alabak etengabeko ardura sortzen dio aitari barruan,loa ere urrunarazten dion kezka:gaztea denean, adina pasatuko ote zaion beldurrez;ezkondu eta gero, senarrak zapuztu dezakeelako;

10. ezkongabea bada, birjintasuna galduedo aitaren etxean haurdun gera daitekeelako;ezkonduta badago, desleial izanedo antzu gerta daitekeelako.

11. Oso kontuz ibili lotsa gutxiko alabarekin,etsaien aurrean barregarri,hiriko hizpide eta herritarren esamesa bihurtuaeta jende guztiaren aurrean lotsaz betea utz ez zaitzan.

12. Ez jarri zeure begiak giza edertasuneaneta ez eseri emakumeen artean;

13. zeren eta, soinekoari sitsa sortzen zaion bezala,emakumeari bere gisako gaiztakeria.

14. Hobe da gizon gogorra emakume samurregia baino;honelakoak lotsaz eta irainez betetzen zaitu.

15. Orain Jaunaren egintzak gogoratuko ditut,ikusi dudana kontatuko.Bere hitzaren bidez egin du Jaunak dena.

16. Gauza guztiak argitzen ditu eguzki distiratsuaketa Jaunaren aintzaz betea dago berak egin duena.

17. Jaunaren aingeruek ere ezin dituzteharen egintza harrigarri guztiak kontatu.Jaun ahalguztidunak sendo ezarri du mundua,beraren aintzaz tinko irauteko.

18. Leize sakonak eta giza bihotzak arakatzen ditu,ongi ezagutzen berauetan gertatzen dena,dena baitaki Goi-goikoaketa bere begiak tinko ditu etorkizunaren zantzuetan.

19. Iragana eta etorkizuna iragartzen ditu,ezkutuko gauzen aztarnak azaltzen.

20. Giza gogoeta batek ere ez dio ihes egiten,hitz bakar bat ere ez zaio ezkutatzen.

21. Jakintzaz antolatu ditu bere egintza guztiak,betidanikoa eta beti artekoa baita bera.Ezin zaio ezer erantsi, ez kendu hark egindakoari,eta ez du inolako aholkulariren beharrik izan.

22. Bai maitagarria dela hark egindako guztia!Miresgarria ikus daitekeen gauzarik txikiena ere!

23. Guztiak bizirik daude eta betiko diraute,behar den guztian esana egiten.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 42