Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 42:15-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Orain Jaunaren egintzak gogoratuko ditut,ikusi dudana kontatuko.Bere hitzaren bidez egin du Jaunak dena.

16. Gauza guztiak argitzen ditu eguzki distiratsuaketa Jaunaren aintzaz betea dago berak egin duena.

17. Jaunaren aingeruek ere ezin dituzteharen egintza harrigarri guztiak kontatu.Jaun ahalguztidunak sendo ezarri du mundua,beraren aintzaz tinko irauteko.

18. Leize sakonak eta giza bihotzak arakatzen ditu,ongi ezagutzen berauetan gertatzen dena,dena baitaki Goi-goikoaketa bere begiak tinko ditu etorkizunaren zantzuetan.

19. Iragana eta etorkizuna iragartzen ditu,ezkutuko gauzen aztarnak azaltzen.

20. Giza gogoeta batek ere ez dio ihes egiten,hitz bakar bat ere ez zaio ezkutatzen.

21. Jakintzaz antolatu ditu bere egintza guztiak,betidanikoa eta beti artekoa baita bera.Ezin zaio ezer erantsi, ez kendu hark egindakoari,eta ez du inolako aholkulariren beharrik izan.

22. Bai maitagarria dela hark egindako guztia!Miresgarria ikus daitekeen gauzarik txikiena ere!

23. Guztiak bizirik daude eta betiko diraute,behar den guztian esana egiten.

24. Binaka doaz gauza guztiak, bata bestearen aurrez aurre,eta ezer ez du akastunik egin.

25. Batak bestearen balioa sendotzen du.Nor aspertuko da beraren aintza ikusteaz?

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 42