Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 42:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. entzun duzuna zabaltzeaz eta ezkutukoak azaltzeaz.Honela, benetako lotsa agertuko duzueta guztien onespena zeureganatuko.Baina ez izan lotsa ondorengo hauetaz,jendeak esango duenarengatik bekatu egin ez dezazun:

2. ez izan lotsa Goi-goikoaren legeaz eta itunaz,atzerritarrak errugabe aitortzen dituen epaiaz,

3. lankide eta bidelagunarekin gastuak banatzeaz,herentzia beste batzuekin zatitzeaz,

4. pisu eta neurgailu zuzenak erabiltzeaz,negozio handi edo txikiak egiteaz,

5. merkatariek salmentatik ateratzen duten irabaziaz,seme-alabak sarri zentzarazteaz,morroi txarraren saihets-hezurrak odoltzeaz.

6. On da fidagarria ez den emakumea etxean itxita edukitzeaeta esku asko dagoen lekuan gauzak giltzapean uztea.

7. Zenbatu eta pisarazi inoren esku uzten duzuna;jaso idatziz eman eta hartzen duzunaren agiria.

8. Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabeaedo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.Horrela, benetan ongi hezia zarela erakutsiko duzueta mundu guztiaren onespena zeureganatuko.

9. Alabak etengabeko ardura sortzen dio aitari barruan,loa ere urrunarazten dion kezka:gaztea denean, adina pasatuko ote zaion beldurrez;ezkondu eta gero, senarrak zapuztu dezakeelako;

10. ezkongabea bada, birjintasuna galduedo aitaren etxean haurdun gera daitekeelako;ezkonduta badago, desleial izanedo antzu gerta daitekeelako.

11. Oso kontuz ibili lotsa gutxiko alabarekin,etsaien aurrean barregarri,hiriko hizpide eta herritarren esamesa bihurtuaeta jende guztiaren aurrean lotsaz betea utz ez zaitzan.

12. Ez jarri zeure begiak giza edertasuneaneta ez eseri emakumeen artean;

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 42