Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 4:20-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Kontuan hartu egokiera eta gorde gaitzetik;ez zaitez zeure buruaz lotsa;

21. izan ere, bada lotsa bat bekatura daramana,eta beste bat gauza ona eta ohoragarria dena.

22. Besteenganako begiruneagatik ez kalterik egin zeure buruari,ez zaitezela eror zeure buruaren lotsarengatik.

23. Ez geratu hitz egin gabe beharrezko denean,

24. hitz eginez azaltzen baita jakinduria,eta esanaren bidez, hartutako heziketa.

25. Ez argudiatu egiaren aurka,lotsa zaitez zeu hezigabea izateaz.

26. Ez lotsatu zeure bekatuak aitortzeaz,ez joan nahi izan ur-lasterraren kontra.

27. Ez zaitez kikildu zentzugabearen aurrean,ez makurtu ahaltsuaren mendera.

28. Borrokatu hil arte egiaren alde,eta Jainko Jaunak zure alde egingo du borroka.

29. Ez zaitez ausarta izan adierazpenetan,ezta nagi eta motel ere egintzetan.

30. Ez zaitez lehoi izan etxeaneta koldar zerbitzarien artean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 4