Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 4:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jakinduriak bere seme-alabak goratzen ditueta beraren bila dabiltzanak zaintzen.

12. Hura maitatzea bizia maitatzea da,haren bila lehiatzen direnak pozez beteko dira.

13. Hura daukanak aintza izango du herentzian,gorabehera guztietan Jaunak bedeinkatu egingo.

14. Jakinduria zerbitzatzen dutenek Santua dute zerbitzatzen;Jainkoak maite ditu hura maite dutenak.

15. Haren esanera dagoenak mundua epaituko du,hari atxikitzen zaiona seguru bizi ahal izango da.

16. Norbait jakinduriaz fidatzen bada, bereganatu egingo du,eta ondorengoak ere haren jabe izango.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 4