Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 38:24-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Letra-gizonak astiuneak behar ditu jakinduria lortzeko;bestelako zeregin gutxi duena bihurtuko da jakintsu.

25. Nola bilakatuko da jakintsu goldan dabilena,beraren harrotasun bakarra akuilua erabiltzea bada,idiak eraman, bizitza osoa lanean emaneta zekorrez bakarrik hitz egiten badu?

26. Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri,eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.

27. Berdin arotz eta etxegileak,gau eta egun lanean dihardutelarik;edo zigiluetako irudiak grabatzen dituztenak,berorien diseinuak etengabe aldatuz:eredua berregiten saiatzen dira gogotik,gauak ere lana burutzen emanez.

28. Berdin ingude ondoan eserita dagoen errementaria,bere arreta burdingintzan jarria duelarik;suaren beroak haragiak urtzen dizkiolabearen aurrean ahalegintzen den bitartean;mailuaren zarata-hotsak etengabe zulatzen dizkio belarriak,begiak josita dituela tresnaren ereduan;gogotik saiatzen da lanak burutzen,guztiz bikaindu nahian ematen gauak.

29. Berdin, eserita, bere lanean ari den eltzegilea,oinekin gurpilari eraginez;bere lanaz etengabe kezkaturik,bere jardueran zenbat pieza egingo kontatzen;

30. besoaz moldeatzen du buztinaeta oinekin biguntzen gogorra dagoenean;buru-belarri dihardu berniza ematen,eta gauean oraindik labea garbitu behar.

31. Hauek guztiek beren eskulanean dute konfiantza,trebea da bakoitza bere lanbidean.

32. Hauek gabe ez litzateke hiririk eraikiko,ezin izango litzateke berauetan bizi edo ibili;baina herri-kontseiluan ez zaie iritzirik eskatzen

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 38