Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 37:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lagun guztiek diote: «Ni ere lagun nauzu»,baina batzuk izenez bakarrik dira lagun.

2. Ia heriotza dakarkigun nahigabea dalaguna eta adiskidea etsai bihurtzea!

3. Nondik da sortua gaiztakeriarako joera,mundua maltzurkeriaz betetzen duena?

4. Bada lagunik, adiskidearen pozaldia atsegin izan arren,atsekabealdian aurka jartzen zaionik;

5. sabela betetzearren adiskidearen neke-lagun da,baina borroka egin behar denean,babeski atzean gordetzen.

6. Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 37