Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 36:22-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Entzun, Jauna, zeure zerbitzarion eskaria,zeure herriarekiko duzun onginahiaren arabera;munduan dauden guztiek aitor dezatelazu zarela Jauna, betiko Jainkoa.

23. Mota guztietako elikagaiak hartzen ditu sabelak,baina batzuk besteak baino hobeak dira.

24. Ahosabaiak ehizakiaren gustua bereizten du;era berean buruargiak hitz gezurtiak.

25. Bihotz-maltzurrak nahigabea sortzen du,baina eskarmentua duenak merezitakoa ematen hari.

26. Emakumeak ez du senarra aukeratzerik,baina gizonarentzat hobeak diraneska batzuk besteak baino.

27. Emazte ederrak senarraren aurpegia alaitzen dueta ez dago gizonarentzat ezer desiragarriagorik.

28. Gainera, hizkera maitagarri eta gozokoa bada,senarra munduko gizaseme zoriontsuena da.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 36